2010-06-04

Kuadrilen Eguna 2010


Ibarrakoa banaiz ere, nire kuadrilaren gehiengoa Tolosakoa da (9 vs 5) eta bertan ospatzen dugu Kuadrilen Eguna. Aurtengo kartela kaleratu da, eta dotorea iruditu zait.

Berrikuntza, edo atzerakuntza (lehen ala egiten baitzen), bakarra da janaria bakoitzak etxetik ekarri beharko duela. Antolatzaileek diote modu honetara merkeagoa izango dela. Dena den, zalantza pare bat bururatzen zaizkit. Izan ere, janariarekin arduratu behar izan horrek tradizio den poteoa baldintzatuko du. Bestalde, kuadrila bakoitzak antolamendu maila ezberdina du, eta batzuek sekulako bazkaria antolatuko duten bitartean beste batzuk bokadillo batzuk hartuko dituzte, beraz, batzuek bazkaria ordu laurdenean amaitu eta besteak aperitiboa bukatu berriak izango dira. Ondorioztatuko zenuten bezala, ez naiz berrikuntza honen aldekoa. Hala ere, joan egingo naiz; ederki pasako dugu, edonola ere.

Azkenik, bazkaria Euskal Herri plazan izango da, eta ez azken bi urteetako Ferial-saunan. Erabaki ona. Ale, ikastera noa.

3 comentarios:

  1. kartela eleantea, ados.

    ZU etziñan supersuper kontrakoa ta etzenuna bazkaria azaldu behar?
    Antolatzaileek asmo hoberenarekin egingo zuten, eta guztiari ezin zaizkio akatsak atera. Ea nola irteten den aurtengoa. Bestalde, poteoarena eurek konponduko dute, gauzak uzteko lokal batekin..GORA SAN JUAN!!!

    :P

    ResponderEliminar
  2. buf oain ibarrakokin pelean ai gea.
    aber ze ostia, ze kixton mobidak daude.

    ResponderEliminar
  3. Ze mobida dauzkezue ba? Ikusitut kartelak billerantzako.

    Ps, guri Tolosakoa antolatzea tokatu zaigu datorren urten.

    ResponderEliminar