2010-07-19

NBA 2K10

Aste honetan bukatzen ditut praktikak. Izan ere, lantokitik dokumentu bat jaso eta "copy paste" bat egitea besterik ez zait falta egin beharreko proiektua amaitzeko. Aste honetan ofizialki oporretan egon naiteke.

Oporretarako abandonatu samarra nuen PS2-erako joku bat erosi dut, NBA 2K10, saskibalioeko jokoa. 20€ besterik ez zuen balio, eta udaran jokatzeko interesgarria iruditu zitzaidan.

Harrituta geratu nintzen, jokoa orain dela 2 urteko NBA 2K8-ren berdina baita, aukera pare bat gehiagorekin.

Nire lagun batek dio PS2-ak ezin duela gehiago eman, hobekuntzak konsola berriagoeta sartzen dituztela.

Pixkat bat "estafatua" sentitzen naiz, 20€-ko aktualizazio bat erosi baitut.

Inbertsioa amortizatzera noa.

1 comentario:

  1. aiaiai imanol, berria dirudizu...iruzurra eta kirola eskutik lotuta doaz gaur egun... Dena den, gozatuko duzu jokoa!

    ResponderEliminar