2010-05-20

Aurkezpena

Ordu erdi barru Ekologiako aurkezpena dut. PowerPointa irakurtzen ari naiz, baina alferrikako irakurketa horietakoa da; hitzak irakurtzen ditut, ez esaldiak, gutxiago testua. Urduri nagoela esan beharra daukat. Ez zait gustatzen aurkezpenak egitea. Egia esan, oso gutxi daude atsegin dutenak.

Denen aurrean zaudela, nola hasi? Badut lagun bat bertso batekin hasi ohi dena. Ez da nire estiloa. Ba al dut estilorik? Nori begiratu? Irakasleari begitaru eta bere aurpegian "ze tontakeri esaten ari da" irakur dezaket. Azkenean dena gonbitoen modura bota eta arnasa hartu. Amaitu eta "galderarik?" esan. Baxu samar, inork galderaren bat egin ez dezan. Dena den, beti daude galderak, eta batzuetan erantzunik ez. Horrelakoetan tonto aurpegia duzula iruditzen zaizu. Dena den, ziurrenik, kanpokoak ez daude arreta jartzen, tonto aurpegia baduzu ere ez dira ohartuko.

Zenbat buelta 10 minutu hitz egiteko.

2 comentarios:

  1. dirudienez denok kezka bertsuak aurkezpenen aurrean... bakarra nintzela uste nuen.

    Ahozkotasun santu hoi txikitatik gure bizitzetan sartuko baligueke..."otro gallo cantaría!"jajaja

    ResponderEliminar
  2. esperoet powerpoint txukuna izatea ta ez kolorinkolorau oitakoa, gutxinez. Hobena nere ustez kontatu beazuna beste inork baino hobeto ezautzea, ta jarraipen bat izatea da. Zatika dian aurkezpenak enumerazio bat emateute.
    Txistek, bertsok, ta holako gauzak tontakerik iruitzezaizkit. Itxurak iteko besteik ez dia.

    ResponderEliminar