2010-05-21

Historia

Ohartzen ez bagara ere, historia idazten ari gara. Horretan oinarritzen da Nike etxearen azken iragarkia. Izan ere, gure ekintzek eragin zuzena dute munduaren norabidean, eta aldaketa txiki batek sekulako hondamendia eragin dezakeen bitartean, deskuidoan eginiko zerbaitek mundua salba dezake. Egunero egiten dugu historia, eta atzo modu nabarmen batean egin genuen, liburetan idazten den motakoa.

Gizakia munduaren epaile soila izan zen atzo arte. Sortua zena erabili, moldatu, zabaldu, moteldu eta deuseztatzen zuen. Adibide garbiak dira fauna eta flora, mikroorganismo eta bakterioak, birusak eta gizaki bera. Hala ere, sortua zenaren manipulazioa zen. Atzo, EEBBn, Craig Venterren lan taldeak bizia sortu zuela adierazi zuen, lehen zelula artifiziala. Gizakia, epailea izateaz gain, bizitza sortzaile bilakatu zen atzo.

Berri ona ala txarra? Kezkagarria batzuen ustez. Pozgarria beste batzuen ustez. Ohartu ez direnak ere egongo dira (gehienak, ziurrenik). Historiaren norabidea aldatu zen atzo. Nora eramano gaitu bide berri honek?

1 comentario:

  1. enakixen ezer asunto honen ingurun (iragarkiai buruz ez, zelula artifizialai buruz baizik). Halako gauza guztik bezela, bere alde onak izangoitu ta zalantzaik gabe sekulako aurrerapena izangoa (nere jakintzatik asko urruntzeana). Baño beti dao holakotan aurrerapenak hobekuntzarako beharrean kaltea sortzeko erabiltzen dituna. Beraz, ezin hobeto bukatuzu iruzkina: "nora eramango gaitu bide berri honek?"

    ResponderEliminar